Hizkuntzen egiaztapena

Hizkuntzen egiaztapena NAPI

159. zenbakiko NAOn argitaratu da 1957/2017 ebazpena, abuztuaren 7koa, non 2017ko azaroan eginen diren hizkuntzen jakintza maila egiaztatzeko frogak iragartzen ziren. Ebazpena irakurtzeko hemen.

Zer dira

Berariazko azterketa deialdi batzuk dira, Nafarroako Administrazio Publikoetako hautapen-prozesuetan hizkuntza ezaguera egiaztatzeko. Izangaiei lau urteko balio duen agiri bat ematen zaio, hizkuntza batean lortu duen maila adierazita.

Urtean bi deialdi daude, bata maiatzean eta bestea, azaroan.

Probak goizez egingo dira NAPI-n (Nabarreria kalea,  39 zbkia, Iruñea).

 

Nori zuzendutak

Nafarroako Administrazio Publiko bateko funtzionarioentzat edo lan-kontratu finkoa dutenentzat.

 

Hizkuntzak

Ingelesa, frantsesa eta alemana.

 

Eskaerak

Deialdia NAO-n argitaratzen da.

 

  • Izena eman online:
  • Web orri honetako erabiltzaileen gunean
  •  Gure ikastaroen ikaslea bazara edota izan bazara zure erabiltzailea(NAN-a letrarekin) idatzi beharko duzu eta erabiltzen duzun pasahitza.
  • Zure pasahitza ez baduzu, idatz ezazu mezu bat hurrengo posta elektronikora: idiomas@formainap.net
  • Erabiltzailea ez bazara, inprimakia bete beharko duzu. Zure kontua aktibatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu.
  • Barruan zaudenean , EGIAZTAPENA izeneko botoia ikusiko duzu: sakatu eta . “+ Egiaztapen eskaera berria”  tokian sartu eta egin nahi dituzunak aukeratu.
  •  Idatziz: orrialde honen amaieran dagoen eskaera orria jeitsi.
  • Zuzenean, edo postaz bidalita, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Hizkuntza Atalera, Nabarreria kalea 39, 31001, Iruñea.
  • Posta elektronikoaren bidez, eskabidea helbide honetara bidalita: seridcom@cfnavarra.es.

Matrikula egiteko epea

NAO-n argitaratzen den hurrengo egunetik hilabeteko epea zabaltzen da izena emateko

 

Mailak

A1, A2, B1, B2 eta C1 mailal egiaztatzen dira.

 

Proben deskribapen

Azterketa ahozko eta idatzizko atalak ditu.

Lehengo, idatzizko atala egingo da. Izangaiak egiaztatu nahi duen maila aukeratu dezake. Idatzizko proban hizkuntzaren erabilera, textuen ulermen orokorra eta espezifikoa eta idatzizko adierazpena baloratuko da.

Proba idatzia gainditu beharko da ahozko proban parte hartu ahal izateko. Idatzizko azterketan gainditu duen mailaren ahozko proba egin beharko du. Ahozko proban ulermena eta ahozko adierazpena neurtuko dira.

Maila baten egiaztapena izateko hizkuntza horren proba guztiak gainditu beharko dira.  Hurrengo deialdietarako ez dira gainditutako probak gordeko.

 

Agiriaren iraupena

Proba hauek arautzen dituen Lehendakaritza Justizia eta Barne kontseilariaren martxoaren 8ko 18/2004 Foru  Dekretuak xedatzen du agirien balio lau urtekoa izanen dela. Epea hau hasiko da hizkuntza bakoitzaren probak bukatzen diren egunean bertan, hizkuntza bakoitzarako berean.

Hizkuntzen egiaztapenerako proben legedia