Hizkuntzen egiaztapena
Administrazioetako unitateen eskariaz antolatutako probak hautatze-prozesuetan
Administrazioetako unitateek hauta-prozesuak burutzen dituzte. Kasu batzuetan, hizkuntzen ezagupena baloratu egiten da. Kasu horietan, Administrazioetako unitateek NAPIko Hizkuntza Atalaren laguntza eska dezakete, ondoko bi arlotan:
-
Deialdi bakoitzaren froga berariazkoak prestatzeko
-
Autagaiek aurkeztutako hizkuntza agirien balorapena.
Norentzat dira zerbitzuok? Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioetako, toki administrazioetako eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateetako unitateentzat.
Nola egin eskaera? Urteko edozein tenoretan antolatzen ahal dira euskara probak; hala ere, probak burutu, edo balorapen akta eman baino 3 aste lehenago egin behar da eskaera, ziurtasun osoz erantzun ahal izateko.
Orri honen bukaeran dagoen galdetegia jetxi eta bete. Hor adierazi behar dira proba edo agiri balorapenari buruzko ahalik eta argibide geheinak. Margarita Leoz-i bidali mleozmun@navarra.es.
Hizkuntza Atalak, unitate eskatzailearekin harremanetan jarriko da xehetasunak zehazteko.
Emaitzak Akta ofizial baten bitartez bidaliko dira.