Hizkuntzetako prestakuntzarako modalitateak

Eskariazko formakuntza (2018-2019 ikasturtekoa, adibide gisa)

2018-2019 ikasturtean egin diren formakuntza-jardueretako adibideak.

 

OHARRA: unitateburuak egin behar du eskaera (Zerbitzuko zuzendariak edo baliokideak).

Modalitate hauek martxan daude jadanik:


Ingeleseko ikastaroak:  2 orduko asteroko saioak, goizez, urritik maiatzera.

English Clinical Sessions:

Ingelesez egiten diren saio klinikoak dira. Irakasle baten laguntza dute eta hainbat espezialitateko medikuei zuzenduak daude (pediatria, psikiatria, erradiologia, etab.). Hamabost egunetik behin Nafarroako Ospitalegunean ematen diren ordu eta erdiko saioak dira. Ikasleak kasu kliniko bat aurkezten du eta gainontzeko partehartzaileen iruzkin eta galderei erantzuten die.

Frantsesa mugaldeko foru-polilzientzat:

Elizondoko Komisaldegitik jasotako eskaera, mugaldeko nafar eremuetako gertakariei erantzuteko garaian polizia-agenteen frantsesez komunikatzeko gaitasuna hobetzeko.

Ingelesa eta frantsesa museoetako zaintzaileentzat:

Ikasleen eguneroko lanaren gainean egiten diren saioak dira, atzerriko bisitariak ahalik eta era egokienean artatzeko  oinarrizko tresnak museoetako langileen eskura jartzeko.

Aurkezleentzako laguntza ingelesez eta frantsesez:

Nazioarteko jardunaldietan edo proiektu europearretan aurkezpenak prestatzeko hizkuntza-aholkularitza jasotzeko banakako saioak.

Klase partikularrak ingelesez eta frantsesez:

Formakuntza-premia bereziak dituzten langileen beharrei erantzuteko klase partikularrak edo talde txikietan emandako saioak dira.