Hizkuntzetako prestakuntzarako modalitateak

2019-2020 online ikastaroa: ingelesa, frantsesa eta alemana

 Norentzat: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat, Hezkuntza Departamentuko irakasleak eta Sozietate Publikoetako langileak salbu. 

Hizkuntzak eta mailak: A1etik C1era ingeleserako eta frantseserako; alemanerako, A1 eta A2 mailak.

Izena emateko epea: irailaren 25etik 30era egin zen. Plaza-kopuru mugatua. Zozketa egitea aurreikusi zen.

Ziurtagiria: ikastaro honek ez du ziurtagiririk sortzen.

Ikastaroaren ezaugarriak: eguneroko bizitzan ematen diren gaiak landuko dira, hala nola kultura arlokoak, negozioetakoak edota lanekoak. Lehenik eta behin, ikasleak mailaketa-proba egin behar du (derrigorrezkoa da), norberaren maila eta ikasketa-helburuak kontutan hartuta, formazio-ataritik edukiak eta programak  era ahalik eta egokienean jasotzeko. Ondoren, ikaslegoak bere ibilbidea eginen du, nahierara.  Antolakuntzak eta ikasleak berak, unean-unean izanen dute egin den lana eta denbora ikusteko aukera.

Ikasleak Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Baliabideen Gela erabiltzeko aukera izanen du.

Laguntza teknikoa: programa informatikoa instalatzeko eta funtzionamenduaren inguruko laguntza teknikoa jasotzeko aukera dago posta elektroniko bidez.  Ez dago languntza pedagogikorik.

Ikastaroan aritzeko betebeharrak:

Ikastaroa era librean egitekoa da, baina 2020-2021 ikasturtean jarraitzeko aukera izateko ezinbestekoa da astean, batezbeste, 90 minutuko lana burutzea (aste batek bestea oreka dezake); hau da, 75 orduko lana ikasturte osoan.

Formazio honen lizentzia-kostua era ahalik eta egokienean aprobetxatze aldera, ikastaroa egiteko konpromezu irmorik gabeko inskripziorik ez egitea erregutzen dugu.

Ikastaroa 12 hilabetez egonen da martxan eta hiru hizkuntzetarako sarbidea eskaintzen du; denbora zenbatzerakoan, ordea, soilik hizkuntza bat hartuko da kontutan.

Betekizun teknikoak: zaharkitu gabeko edozen gailu mugikor edo finko erabil daiteke ikastaroa egiteko.

Izena emateko epea: irailaren 25etik 30era egin zen.

Onartzeko irizpideak (eskaera kopuruaren arabera erabiliko dira):

1- Posta elektronikoz jaso zen inkesta bete eta bidali urriaren 3a baino lehen.

2- Ikaslearen lanposturako ezagutza-premia (laneko arduradunak egiaztatua, posta elektronikoz, seridcom@navarra.es helbidean).

3- NAPIren hizkuntza-formazioko beste ikastaroetan ez egotea (erdipresentziala edo presentziala).

4- Zozketa, behar izanez gero.

Ikastaroan onartua izan den edo ez adierazteko, urriaren 5ean bidali zitzaion ikaslegoari mezua posta elektronikoz  urriaren 5ean.

Ikastaroaren hasiera: 2019ko urriak 15.

Ikastaroaren amaiera: 2020ko irailak 30.

 

IZENA EMATEKO PROZEDURA:

1) Dagoeneko NAPIko hizkuntzetako plataformaren erabileentzat: idatzi erabiltzailea (NAN zenbakia eta letra) eta pasahitza. Hau berreskuratzeko aukera badago.

Behin barruan, "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" klikatu. Izena emanda, eta inskripzioa osatzeko, bete eta bidali behar den inkesta jaso zen posta elektronikoz.

2) Erabiltzaile berrientzat: sartu hemen.