Hizkuntzetako prestakuntzarako modalitateak

2019-2020: ingeleseko eta frantseseko ikastaro erdipresentzialak Iruñean

Norentzat: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat, Hezkuntza Departamentuko irakasleak eta Sozietate Publikoetako langileak salbu. 

Hizkuntzak: ingelesa eta frantsesa.

Ikastaroaren deskribapena: saio bat taldean egingo da eta hortaz aparte, lan pertsonala egin beharko da.

Ikastaroaren hasiera: 2019ko irailaren  30a.  Ikastaroaren bukaera: 2020ko maiatzaren 29a.

Izena emateko epea (ikasle berrientzat): ekainaren 15etik 23ra egin zen. Matrikula epea amaituta,  izena emandakoei inkesta bidali zitzaien posta elektronikoz. Ondoren, zozketa egin zen eta emaitza jakinarazi zitzaien ikastaroan onartutako eta baztertutako guziei.

Epez kanpoko eskaerak: datuak bidali seridcom@navarra.es helbidera, itxaron zerrendan geratzeko.

Aurrez aurreko saioen ordutegia:

  • Astelehenetik ostegunera, ordu bat eta erdiko saioak . Lehendabizikoa, 15:30ean hasiko da, bigarrena, 17:00etan, eta hirugarrena, 18:30ean.

Metodologia:

-   Hasierako mailaketa. Matrikula egin ondoren emailez inkesta bidali zen beteta itzultzeko. Intzidentziak konpontzeko seridcom@navarra.es  idazteko aukera eman zen, ekainaren 30a arte.

-  90 minutuko aurrez aurreko saioak dira eta metodogia jakin batean oinarritutako lan pertsonalarekin osatuko dira, hala nola hainbat materiale ezberdinekin ere.

-  Gai bakoitzaren bukaeran, idazlana aurkeztuko du ikasleak.

-  Narrazio laburrak: hiruhilero, gutxienez narrazio labur bat irakurri behar du ikasleak eta haren inguruko jardueran parte hartu.

-  Astero, klasean ikasitakoa sendotzeko, etxeko lana eginen da.

- Ikasturte bukaerako lana: ikasleak, bere lanpostuarekin zerikusia duen gai baten inguruko lana aurkeztu beharko du, euskarri digitalean.

- Ikasturtearen amaieran, ikaslearen ebaluazioa eginen da: aurrerapena eta jakintza-mailak neurtuko dira.

Ikasleak Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Balibide Gela erabiltzeko aukera izanen du.

 

PLAZA MUGATUAK: zozketa bidez (letra bat aterata) bete ziren. Ingelesa edo frantsesa lanerako beharrezko zuten ikasleek, behin egiaztatuta. lehentasuna izan zuten itxaron-zerrendan. Ikastaroaren %75a osatzen ez duten ikasleek hurrengo 2020-2021 ikasturtean parte hartzeko lehentasuna galtzen dute. 

 

IZENA EMATEKO OHARRAK:

 ·      Hizkuntzetako     h     kjeliejikaslea bazara, sartu www.inapidiomas.net  webgunean zure erabiltzailea (NAN-a hizkiarekin) eta pasahitza idatzita.

·       Behin barruan zaudela, "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" mezua ikusiko duzu, sartu eta aukeratu egin nahi duzun jarduera. GARRANTZIZKOA: ikusi "Nire profila" atala zure datuak gaurkotzeko.

·       Ikasle berria bazara, sartu zure datuak esteka honetan: sar itzazu hemen.