Hizkuntzetako prestakuntzarako modalitateak

2019-2020: ingeles ikastaroak Lizarran eta Tuteran

Norentzat: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat, Hezkuntza Departamentuko irakasleak eta Sozietate Publikoetako langileak salbu. 

Hizkuntza: ingelesa.

Izena emateko epea, ikasle ohientzat nahiz berrientzat:  2019ko ekainaren 15etik 23ra egin zen.

Ikastaroaren hasiera: 2019ko irailaren 30ean.

Ikastaroaren bukaera: 2020ko maiatzaren 29an.

Aurrez aurreko klase-egunak: 

  • Tutera: ASTEARTEETAN, lehendabiziko saioa 15:15ean, bigarrena 17:00etan, eta hirugarrena 18:30ean.
  • Lizarra: ASTELEHENETAN, lehendabiziko saioa 15:15ean, bigarrena 17:00etan, eta hirugarrena 18:30ean .

Non: TUTERAKO eta LIZARRAKO Ospitaleetako Bilkura Geletan.

Metodologia:

-       Hasierako mailaketa.

-       Aurrez aurreko saioak dira eta hainbat baliabidekin osatuko da.

-       Gai bakoitzaren bukaeran, idazlana aurkeztuko du ikasleak.

-       Short stories: ikasleak, hiruhilero, gutxienez short story bat irakurri behar du eta haren inguruko jardueran parte hartu (book club).

-       Astero, klasean ikasitakoa sendotzeko, etxeko lana eginen da.

-       Ikasturte bukaerako lana: ikasleak, bere lanpostuarekin zerikusia duen gai baten inguruko lana aurkeztu beharko du, euskarri digitalean.

-       Ikasturtea amaieran, ikaslearen ebaluazioa eginen da: aurrerapena eta jakintza-mailak neurtuko dira.

PLAZA MUGATUAK: zozketa bidez (letra bat aterata) beteko dira.  Ikastaroaren %75a osatzen ez duten ikasleek hurrengo 2020-2021 ikasturtean parte hartzeko lehentasuna galduko dute.

 

IZENA EMATEKO OHARRAK:

 ·      Hizkuntzetako     h     kjeliejikaslea bazara, sartu www.inapidiomas.net  webgunean zure erabiltzailea (NAN-a hizkiarekin) eta pasahitza idatzita.

·       Behin barruan zaudela, "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" mezua ikusiko duzu, sartu eta aukeratu egin nahi duzun jarduera. GARRANTZIZKOA: ikusi "Nire profila" atala zure datuak gaurkotzeko.

·       Ikasle berria bazara, sartu zure datuak esteka honetan: sar itzazu hemen. 

 

  • NAPIko hizkuntza ikastaroetan ikasle izan bazara, sartu zure klabeekin www.inapidiomas.net webgunean.
    • Barruan zaudenean, "+ Izena eman ikastaro gehiagotan" ikusiko duzu, sartu eta aukeratu nahi d(it)uzun ikastaroa(k). Aukeratu orduko, has zaitezke online ikastaroan.
  • Erabiltzaile berria bazara, sartu esteka honetan erregistratzeko.