•  
  • arrow
  • Hizkuntza komunitarioetako prestakuntza

Hizkuntzetako prestakuntzarako modalitateak

 PRESTAKUNTZA IREKIA

 

Norentzat: Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat, Hezkuntza Departamentuko irakasleak eta Sozietate Publikoetako langileak salbu.

 

IKASTARO MOTAK

Ingelesa eta frantsesa ikastaroak

  • Zer dira: hizkuntza orokorreko ikastaroak.
  • Mailak: A1etik C1era.
  • Iraupena: 90 minutuko talde-saioak, astean behin.
  • Non: Iruñean (NAPI, goizez eta arratsaldez), Lizarran (García Orcoyen Ospitalean, arratsaldez) eta Tuteran (Reina Sofía Ospitalean, arratsaldez).
  • Noiz: urritik maiatzera.
  • Izen-ematea: ekaina.

Online ikastaroa: ingelesa, frantsesa eta alemana

  • Zer da: laguntza pedagogikorik gabeko urrutiko ikaskuntza-metodorako sarbide librea.
  • Mailak: A1etik C1era.
  • Non: interneterako sarbidea duen ordenagailu edo gailu mugikorren bidez.
  • Noiz: ikasturtearen hasiera egunetik,12 hilabetez.
  • Izen-ematea: iraila.

Ikastaro teknikoak eta berariazkoak ingelesez eta frantsesez

  • Zer dira: berariazko trebeziak lantzeko ikastaro laburrak (ahozko aurkezpenak, ahoskera, bilerak, etab.).
  • Mailak: B1etik C1era.
  • Iraupena: bina orduko bost saio inguru, hiruzpalau astez.
  • Non: Iruñean eta Tuteran.
  • Noiz: hiruhilero.
  • Izen-ematea: ikastaroa hasi baino hilabete bat lehenago.

Udako ikastaroak, ingelesa eta frantsesa

  • Zer dira: ikastaro labur praktikoak, ahozkoak edota errepasozkoak.
  • Mailak: A2tik C1era.
  • Iraupena: bina orduko lau saio inguru, astebetez.
  • Non: Iruñean eta Tuteran.
  • Noiz: abuztuko bigarren hamabostaldian.
  • Izen-ematea: ekaina.

Kultura-jarduerak ingelesez eta frantsesez

  • Zer dira: hizkuntza praktikatzea gaurkotasunezko kultur-jarduerekin uztartzeko hitzaldiak, mahai-inguruak eta bisita gidatuak.
  • Mailak: B1etik C1era.
  • Iraupena: ordu bat.
  • Non: Iruñean eta Nafarroako hainbat herritan.
  • Noiz: urte osoan.
  • Izen-ematea: jarduera hasi baino bi aste lehenago.

 

UNITATEEN ESKARIAZKO PRESTAKUNTZA

Norentzat: hizkuntza-formakutzarako behar bereziak dituzten Nafarroako Administrazio Publikoetako unitateentzat, Hezkuntza Departamentuko irakasleak eta Sozietate Publikoetako langileak salbu.

Betekizuna: unitateburuak egin behar du eskaera (Zerbitzuko  zuzendariak edo baliokideak).

 

PRESTAKUNTZA MODALITATEAK

Ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroa

  • Zer da: hizkuntza orokorreko ikastaroa.
  • Mailak: A1etik C1era.
  • Iraupena: 2 orduko talde-saioa, goizez.
  • Non: Iruñean.
  • Noiz: urritik maiatzera.
  • Izen-ematea: ekaina.

Saio profesionalak ingelesez eta frantsesez

  • Zer dira: gai profesionalen inguruko aldizkako bilerak ingelesez eta frantsesez, NAPIko Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Ataleko laguntzarekin.
  • Non: unitateen egoitzan.

Hizlarientzako laguntza, ingelesez eta frantsesez

  • Zer da: nazioarteko ekitaldietan egin beharreko hitzaldietarako laguntza linguistikoa.

Bestelako prestakuntza, neurrira

  • Laneko jardunean sortzen diren hizkuntza-formakuntzarako eskariei erantzuten ahaleginduko da Berrikuntzaren eta Hizkuntzen Atala.
  • Kontaktua: seridcom@navarra.es